Páginas

domingo, 20 de mayo de 2012

Maiatzak 19: 24 orduko baraualdia eta elkarretaratzea BBVA eta Santander Banketxeen aurrean

  

Maiatzak 19: 24 orduko baraualdia eta elkarretaratzea BBVA eta Santander Banketxeen aurrea

Deialdiak  |

Ez Irentsi / No Tragamos , 15.05.2012 12:47

Datorren larunbatean, maiatzak 19, EZ IRENTSI ekimenak 24 orduko baraualdi berezia eta elkarretaratzea egiteko deia egiten du, Bilboko plaza biribilean, BBVA eta Santander banketxeek duten egoitzen aurrean, krisian bankuek izan duten erantzunkizuna salatzeko eta gobernuengandik jasotzen dituzten laguntzen kontra jotzeko.
Ostiralaren 22:00etan bilduko gara, larunbateko 22:00 arte. Baraualdia, berriz, larunbateko 0:00tik 24:00etara joango da. Dei berezia egiten dugu norberak egin dezakeena egin dezan. Zatoz gurekin protesta egitera, posible dituzun orduetan, baraurik edo ez, baina zatoz.


No hay comentarios: