Euskal Herriko Indymedia , 23.05.2012 00:14
Ekainaren bukaeran Rion (Brasil) duela 20 urte bezala, Nazio
Batuen Konferentzia ospatuko da, Rio+20, garapen jasangarriaren
kontzeptuari ekiteko. 20 urte ta gero argi dago zein da haien "garapen
jasangarriaren". Horregatik, erakunde batzuen artean beste konferentzi
mota antolatu dugu. Etor zaitez!
Informazio gehiago>>>>
Informazio gehiago>>>>
Maiatzaren 28an, astelehenean. 19:00etan "Rio+20: jasangarritik ekonomia berdera''
- Iñaki Barcena (Ekologistak Martxan)
'Garapen iraunkorra'ren kontzeptuak Rio de Janeiroko aurreko Lurraren Goi-bileran jaso zuen onespena, 1992an. Zer esanahi izan du kontzeptu honek iparraldean? - Gabriel Rolando Cherqui (Neuquéneko Erakunde Maputxeen Konfederazioa - Argentina).
Loma de la Latako (Argentina) gatazkak, eta protagonista diren inguruko meategiek, energia-ustiapena pairatzen dute. Horretarako, hots, ustiatzeko, ezohiko teknologia erabiliko dute (fracking). Lurralde honek Repsolen ustiapena pairatu du, eta pairatuko du, komunitateei eta ingurumenari arrisku larriak ekarrita. - Alexania Rosatto (MAB Presa hidroelektrikoek kalteturikoen mugimendua- Brasil)
Brasilen, presa hidroelektrikoen eraikuntzaren negozioak milioi bat pertsona baino gehiago behartu ditu beste toki batera joatera eta herriak, komunitateak eta ingurumena suntsitu ditu energia-negozioren mesederako. Eta honen erantzuleen artean Espainiako hainbat energia-enpresa eta banku daude. MABek, 20 urte baino gehiago daramatza komunitateen eta ingurumenaren defentsaren aldeko borrokan.
Maiatzaren 29an, asteartean. 19:00etan '' Azpiegitura handien aurkako erresistentziak''
- Mikel Alvarez(Mugitu! mugimendua)
AHT-TAV. Desobedientzia zibila eta indarkeria eza, erabaki soziala kontuan hartzeko tresnak. - Fracking Ez Araba
Fracking sakonera handira dauden harrietatik hondar-gasak ateratzeko moduari deritzo. Metodo honek ondorio larriak eragiten ditu ingurumenean eta biztanleriarengan. Frackingaren aurkako hainbat plataforma ustiapen eredu honen aurkako kanpainak garatzen ari dira. - Iratxe Arriola eta Aitor Bilbao (DOT-Desazkundea)
1997an onartu zirenetik, ?Euskal Hiria?-DOTek (euskaraz LAZ, Lurraldearen Antolamendurako Zuzentarauak) merkatu-antolaketa ekonomikoaren eredua babestu dute, eta ez dituzte kontuan hartu lurraldeko ekosistemen mugak. DOT-DESAZKUNDEA lantaldeak ikusgai jarri nahi du lurraldearen antolamenduari buruzko eztabaida, eta proposatzen du kolektiboki definitzea trantsizioko lurralde bat, honakoetan oinarrituta: hurbiltasuna, energia-autonomia, nahitaezko mugikortasun aren murrizketa, aztarna ekologikoaren murrizketa, lehen sektorearen sustapena elikadura mendekotasuna arintzeko eta karbono isurien murrizketa.
Maiatzaren 30ean, asteazkenean. 19:00etan ''bertako alternatibak''
- Kepa Olaitz (Atez Ate - Gipuzkoako Errausketaren aurkako Plataformen Koordinadora)
Atez ate: Hiri-hondakinen gaikako bilketaren esperientzia Gipuzkoan - Alejandro Arizkun (Energia gara)
Energia gara: iturri berriztagarrietatik aurrerako energia ekoizpen eta kontsumo kooperatiba - Isa Álvarez (Esnetik - EHNE Bizkaia)
Esnetik ekoizpen eta kontsumo kooperatiba mistoa hasi da artzainen ardien esnea jasotzen Orozkoko berregituraturiko gaztandegian bihurtzeko. ELIKADURA BURUJABETZArako bidean, EHNE-Bizkaiak baserritarrek eta kontsumitzaileek kooperatiba batean bat egiteko proiektu bat sustatu du; horren bitartez, lurra lantzeko, abereak zaintzeko, pertsonen eta beraien inguruneari egokituriko elikagaiak ekoizteko eta elkarren arteko konfiantza eta ezagutzan oinarrituriko harremana izateko beste modu bat izango dute. Partekaturiko erantzukizunak lagunduko die guztiei nekazaritza ekologiko eredurako trantsizioa egiten.
Maiatzaren 31n, ostegunean. 19:30ean ''Aurkezpena eta DVDaren proiekzioa:''
- ''Euskal Herria: ezkutuko zorra" Aurkezleak: Eneko Garmendia eta Leire Urkidi (Biores)
Lekua: Ekoetxea (Pilota kalea 5, etxabea)
e-maila: zor.ekologikoa@gmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario