Páginas

jueves, 21 de junio de 2012

Madrileko Arartekoak gaixotasun larriak dituzten presoen inguruko dokumentu medikoak eskatu dizkio Etxerati


Espainiako Arartekoak gaixotasun larriak dituzten presoen inguruko dokumentu medikoak eskatu dizkio Etxerati
2012-06-21
Espainiako Arartekoak gaixotasun larriak dituzten presoen inguruko dokumentu medikoak eskatu dizkio Etxerati
Espainiako Arartekoa den Maria Luisa Cava de Llano Etxerat Elkartearekin harremanetan jarri da gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoen inguruko dokumentu medikoak eskatzeko.

Etxerat Elkartea EAEko Arartekoa den Iñigo Lamarkarekin bildu zen martxoaren 27an, eta Nafarroako Arartekoa den Francisco Javier Enerizen ordezkari batekin bildu zen martxoaren 30ean. Bilkura hauek gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoen inguruko egoeraren larritasuna adieraztea zen. Bai EAEko Arartekoak eta baita Nafarroakoaren ordezkariak ere gai honen inguruko eskumenik ez zutela adierazi zien Etxerati, baina Gorte Nagusietako Arartekoari Etxeratek emandako dokumentuak helaraziko zizkietela esan ziguten. EAEko Arartekoak Espainiako Espetxeetako Zuzendaritzari ere bidaliko zizkiola gaineratu zuen.

Bilkura hauek burutu eta egun batzuetara Etxeratek Maria Luisa Cava de Llano Arartekoaren gutun bat jaso zuen. Bertan gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen inguruan Etxeratek duen kezkaren berri izan zuela, eta beraiek gai honen inguruan arrazoi humanitarioengatik izan dezaketen esku-hartzea baloratzeko izaera medikua duten hamalau presoen dokumentuak eskatu zituen.

Ekainaren 8an, Etxeratek beharrezkoak diren dokumentu guztiak bildu eta Nafarroako Arartekoaren bulegoaren eskuetan jarri zituen, honek Espainiako Arartekoari bidaltzeko.

Etxerat Elkartetik positibotzat jotzen dugu Maria Luisa Cava Aratekoak gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gure senide eta lagunen inguruko kezka azaltzea. Gu oso kezkatuta gaude gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gure senideek espetxean bizi duten egoerarekin, eta era berean euren egoera aldatu eta etxeratu ahal izateko ematen diren pausuak ezinbestekotzat jotzen ditugu. Espero dugu Cavak duen eskumenarekin berak duen ardurari egoki erantzutea eta egoera honetan esku-hartzea. Izan ere, gure senideek etxean egon behar dute berehala dagokien asistentzia mediku egokia jaso ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario