2012-06-21
Espainiako Arartekoak gaixotasun larriak dituzten presoen inguruko dokumentu medikoak eskatu dizkio Etxerati
Espainiako
Arartekoa den Maria Luisa Cava de Llano Etxerat Elkartearekin
harremanetan jarri da gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau
presoen inguruko dokumentu medikoak eskatzeko.
Etxerat
Elkartea EAEko Arartekoa den Iñigo Lamarkarekin bildu zen martxoaren
27an, eta Nafarroako Arartekoa den Francisco Javier Enerizen ordezkari
batekin bildu zen martxoaren 30ean. Bilkura hauek gaixotasun larri eta
sendaezinak dituzten hamalau presoen inguruko egoeraren larritasuna
adieraztea zen. Bai EAEko Arartekoak eta baita Nafarroakoaren
ordezkariak ere gai honen inguruko eskumenik ez zutela adierazi zien
Etxerati, baina Gorte Nagusietako Arartekoari Etxeratek emandako
dokumentuak helaraziko zizkietela esan ziguten. EAEko Arartekoak
Espainiako Espetxeetako Zuzendaritzari ere bidaliko zizkiola gaineratu
zuen.
Bilkura
hauek burutu eta egun batzuetara Etxeratek Maria Luisa Cava de Llano
Arartekoaren gutun bat jaso zuen. Bertan gaixotasun larri eta
sendaezinak dituzten presoen inguruan Etxeratek duen kezkaren berri izan
zuela, eta beraiek gai honen inguruan arrazoi humanitarioengatik izan
dezaketen esku-hartzea baloratzeko izaera medikua duten hamalau presoen
dokumentuak eskatu zituen.
Ekainaren
8an, Etxeratek beharrezkoak diren dokumentu guztiak bildu eta
Nafarroako Arartekoaren bulegoaren eskuetan jarri zituen, honek
Espainiako Arartekoari bidaltzeko.
Etxerat
Elkartetik positibotzat jotzen dugu Maria Luisa Cava Aratekoak
gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gure senide eta lagunen
inguruko kezka azaltzea. Gu oso kezkatuta gaude gaixotasun larri eta
sendaezinak dituzten gure senideek espetxean bizi duten egoerarekin, eta
era berean euren egoera aldatu eta etxeratu ahal izateko ematen diren
pausuak ezinbestekotzat jotzen ditugu. Espero dugu Cavak duen
eskumenarekin berak duen ardurari egoki erantzutea eta egoera honetan
esku-hartzea. Izan ere, gure senideek etxean egon behar dute berehala
dagokien asistentzia mediku egokia jaso ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario